2007/03/28

GARAPEN PSIKOMOTOREA

KONTZEPTUA

Psikomotrizitatea heziketa metodologi edo teknika zehatz bat baino zerbait gehiago da, heziketaren filosofia bat da, bizitza ulertzeko eta jokatzeko era berezi bat. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen duen, errazten duen eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da psikomotrizitatea.

Filosofi honen helburuen artean ondorengoak nabarmen daitezke:

- Norberaren ezagutza eta onarpena.

- Bere portaera (jokabidea) egokitzea.

- Norberaren autonomia garatuz bizitza sozialean ardurak eskuratzeko gaitasunak hobetzea.


Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura estua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; osotasunezko ikuspegi horretatik, bere borondatez, konszienteki gauzatutako erantzun motore horretan, ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu.

Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputzaren bidez mintzaira (lengoaia) adierazteko duen aukera bat da, komunikatzeko baliabide bat. Hala erabakita, keinuen bidez, mezuak islada dezakegu. Eskola honetako partaideentzat gorputzeko betebehar neuromotrizak eta psikikoak erabat elkarlotuta daude, azken finean gauza bera dira. Ikuspegi honek haurraren hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatuko du.

No hay comentarios: