2007/05/21

"Irakaslearen eginkizuna, joera pedagogikoa"

Psikomotrizitatea lantzerakoan irakaslearen jarrera eta joera erabakiorra da (bai ikasleekiko eta errealitatearekiko ere). Irakaslearen jarrerak ondorengo eaugarriak izan beharko lituzke:
  • Harreman asimetrikoa: Haurraren jolasean sartzeko itxura egiten du, jolasa aurrera ateratzen laguntzeko, (baina ez da inplikatzen), kanpotik behatzen du.
  • Autokonszientzia: (Bere barne emozioen berri badu). Emozioen autokontrola behar dugu, epaitu gabe, besteen sentimenduak hobeto ulertu ahal izateko. Ezaugarri honek ondorengo beste zenbait ahalbidetzen ditu. Gaitasun honi esker agresibitate arazoak, gorputz kontaktuak, ustezko projekzioak gainditu daitezke, bai eta arauak bideratu inposaketarik gabe.
  • Legearen eredu: Zenbait arau finkatu behar dira: minik ez ematea, besteen lanak errespetatu... Giro onargarri eta diskulpabilizatzailea behar dugu gelan. Haurraren berezkotasun eta espontaneidadea ahalbidetzeko baldintza eta arauak minimoak izango dira. Beraiek pentsatzen dutena esateko askatasuna izango dute, zigorrik jasotzeko beldurrik gabe. Emandako mezuak laburrak izango dira, saio hasieran bereiziki. Portaera desegokiko haurrak maitasunez eta jarrera ulerkorrez jasoko ditugu; baina aldi berean mezu zuzenez eta tinkoz.
  • Segurtasun fisiko eta afektiboa: Haurrari konfiantza adierazi: hitzez, jarreraz, kokapenaz, proposamen egokiz eta urratsen sekuentzia errespetatuz. haurrarenganako amatasun giroa lortu behar dugu, baina aldi berean, autoritate egituratzailea, ezetz esaten dakiena. Entzuten eta ulertzen den dakienaren giro goxoa sortu behar dugu.
  • Enpatia: Bestearen lekuan kokatzen jakin behar dugu, bestea nola sentitzen den jakin ahal izateko. Haurraren bat-bateko jarduera ez dugu moztu behar, itxaroten jakin behar dugu. Haurraren mugimenduzko adierazpena behatuz berari buruzko informazioa jasotzeko gai izan behar gara (gorputzaz mintzatzen da, bere emozioak adieraziz). Ahots doinuak, keinuak, aurpegiko adierazpenen mezuak jaso behar ditugu. Haurrak bere aniztasunean, diren bezala onartu behar ditugu; bere portaera bere historia pertsonalaren emaitza eta ondorioa da.
  • Disponibilitatea (prestotasuna): Adimen, afektibo eta gorputz arloko ezaugarrien bidez (doinu, keinu, begirada) haurra ondo senti dadila lor dezakegu (errespetua eta onartua ikus dezala bere burua). Helduaren gorputza baliabide esanguratsua izango da haurraren bilakaera prozesuan.
  • Lan giro irekia: Haurrari bururatutako aukera desberdinak onartuko dira, heziketarako eta beren garapenarako lagungarritzat jotzen diren neurrian. Haurrak bere kezka, zalantza, beldurrak jasotzen direla somatu behar du.
Godall irakasleak (1999) psikomotrizitateko arduradunaren eginkizunak honela laburbiltzen ditu: espazio eta harremanen egitura konplexua antolatu (esperientzia bultza dezaten, ikasleen eskaerak eta familien ekarpenak ere kontuan hartuz), esperientzien garapenari lagunduz, abaguneak eta aukerak eskaintzen dituen sistema sortuz.

2007/05/18

Materialaren garrantzia

Haurraren mugimendua eta psikomotrizitate ahalmenak garatzeko baliagarriak iza daitezkeen baliabide eta materialen zerrenda bukaezina izano litzateke. Garbi izan behar dugu tresna alternatibo eta ez konbentzionalen garrantzia: betetako botilak, kurpilak, zintak, erratza-makilak, garbigailuen danborrak, aulki zaharrak,...
Materialak haurra probokatu, zirikatu, mugitu arazi, eragin behar du, jarduera bultzatuz. Helburu hori bete ahal izateko itxura berritzaileak eta kolore deigarriak egokiak izan ohi dira. dena den, haurraren irudimenak gabezi horiek gaindi ditzake. Aspaldian nahiko baztertuta badugu ere, haurraren sormenak edozein tresna jolaserako iturri bihur dezake.

Materialaren ezaugarriak:
  • Haurra probokatzen du (Garapen organiko eta funtzionala ahalbidetzen da).
  • Oztopoak sortzen ditu (Desplazatzeko gaitasuna egokitzen da. Koordinazioa eta oreka hobetzen da. Beldurra gainditzen da).
  • Manipulagarria izan behar da (Koordinazio dinamikoa hobetu egiten du).
  • Espazioa eraldatu (Espazioaren antolaketa hobetzen da).
  • Hotsak sortzen ditu (Denboraren egituraketa hobetzen du).
  • Irudimena suspertzen du (Adimen eta afektibo garapena bizkortzen du).

2007/05/17

Hazkundearen adinak

Bi haurrek adin bera izan arren, maiz gertatu ohi da garapen eta heldutasun maila desberdina dutela. Desoreka hau argitzeko asmoz bi adin mota bereistu ohi dira: adin kronologikoa eta adin biologikoa.
  • Adin kronologikoak: denboraren kontzeptuari heltzen dio, jaiotze dataz geroztik zenbat denbora igaro den. Zenbat denbora bizi izan duen.
  • Adin biologikoak: pertsona horren organu, sistema eta funtzioek zer-nolako garapen eta heldutasun maila duten adierazten du.
Lagun bat, garapen prozesuan zein une edo mailan aurkitzen den zehaztu ahal izateko hainbat adierazle erabili ohi dira. Irizpide horien arabera, hazkundea adierazteko edo neurtzeko ondorengo sailkapenak sortzen zaizkigu.

Adin dentala(hortz-adina):
Pertsonaren hortzak zein egoeratan dauden kontuan hartzen du, hau da, esneko hortzen agertze unea, hauen erorketa, behin betikoen sorrera. Hortz-adina eta hezur-adinaren artean harreman oso estua dago.
Adin sexuala(sexu-adina):
Ezaugarri sexualen agerpenean oinarritzen da. Hauen adierazpenen arabera pertsona zein garapen fasetan dagoen finkatzen da. adierazle horien artean: ahotsaren aldaketa, ile pubikoen agerpena,... Pubertaroa arte ezin daiteke erabili sailkapen hau, beraz, sexu hormona hauen eragina ordu arte nabarmentzen ez baita.
Adin somatikoa(gorputz-adina):
Haur kopuru izugarri bati jasotako datuekin zenbait taula eraiki izan dira. Horko baloreekin konparatuz, estatistikoki erdiko pertzentiletan kokatzen dela suposatuz burutzen da sailkapen mota hau.
Adin eskeletikoa:
Osifikazio prozesua amaren sabelean hasten da eta jaio ondorengo bi hamarkadetan zehar irauten du. Bilakaera gertaera jarrai honetan zein unetan aurkitzen garen zehaztu dezakegu. X izpi eta irradiazio teknikaz baliatuz hazkundea-guneak zein egoeratan dauden finkatu dezakegu (adin biologikoa).

"ERAGINA DUTEN FAKTOREAK"


Hazkundea eta garapena baldintzatzen duten aldagaiak finkatzerakoan herentzia eta ingurunea aipatzen dira; ondorengoak izan daitezke:

Herentzia faktoreak: Jaiotzako unetik pertsona horrek izango dituen ezaugarriak markatuak gelditzen dira.
  • Faktore genetikoak: Lagun bakoitzak bere espezie, arraza eta sendiko ezaugarriak jasotzen ditu. Informazio hori kode genetikoan igortzen da.
  • Sexu faktoreak: Hazkundea eta garapenari dagokionez, sexuaren arabera badira hainbat desberdintasun. Estadistikoki mutilak gehiago hazten dira, eta neskak goizago. Alde horiek pubertarotik aurrera nabarmentzen dira.
Inguruneari lotutako faktoreak: Pertsonaren kanpotik eragiten duten aldagai hauek hazkuntza suspertu, sustatu, dezakete; edota eragotzi, oztopatu.
  • Jaio aurreko faktoreak: Haurdunaldian amarengan gauzatutako eraginak dira. Elikadura, botika, hainbat irradiazio, droga, egoera psikologiko gaixotasunak, adina eta odol inkonpatibilitatearekin lotutakoak aipa daitezke.
  • Jaio ondorengo faktoreak: ezaugarri sozioekonomikoak; elikadura (dieta egoki batek hazkundea suspertuko du); ingurune fisikoa (altuerak, leku geografikoek, urtaroak, klimak,...); eritasunak (hazkundea garaian izandako gaixotasunek prozesua nabarmen baldintzatu dezakete); ezaugarri psikologikoak; jarduera fisikoa.

HAZKUNDEA ETA GARAPENA

Haurtzaro eta gaztaroan gertatzen diren prozesu aipagarrienen artean hazkundea nabarmendu beharko litzateke. Gorputzak hainbat itxuraldaketa eta eraldaketa ezagutzen ditu, neurgarriak diren aldaketa fisiko eta biologiko ugari, pisua eta altuera besteak beste.
Hazkundea prozesuan antzaldaketa fisikoak kanpotik somatu daitezke, dena den hauek prozesu osoaren azpimultzo bat besterik ez dira.

Hazkundea eta garapena oso lotuta badaude ere, kontzeptu desberdinak dira:
  • Hazkundeaz ari garenean, organu desberdinen neurrien handitzeari egiten diogu erreferentzia, kanpotik erraz neur eta pertzibitu daiteke.
  • Garapenak, prozesu horren kalitatea baloratzen du, heldutasun maila. Hezurren esate baterako.
Batak, fenomenoa ikuspegi kuantitatibotik aztertzen du; besteak, ikuspegi kualitatibotik.

"Mugimendu erreflexutik borondatezko mugimendura"

Haurrak, jaiotzaz, baditu berezkoak dituen hainbat mugimenduko erantzun: erreflexuak (ez ikasiak), zurrupatzea, esate baterako.
Piskanaka, ordea, nerbio sistemaren garapena heltzen doan heinean mugimendu berriak agertzen hasiko dira. Desplazatzeko eta tresnak manipulatzeko oinarrizko trebetasunak garatuz joango da, adinarekin batera nolabaiteko bilakaera somatuko delarik. Heziketaren eraginez mugimendu hauek hobetu eta berriak berenganatu daitezke.

Haurra, lehendik barneratuak zituen mugimenduetan oinarrituz ikasten ditu mugitzeko eredu berriak. Haurrak menderatzen du oinarrizko mugimendu multzo bat, esperimentazioaren bidez, gero eta eginkizun konplexuagoak gauzatzeko gai da.

2007/03/31

OINARRIZKO TREBETASUN MOTRIZAK

MUGIMENDU LOKOMOTOREAK
- Korrika: "ohizko abiaduran baino azkarrago ibiltzearen egintza da".
- Jauziak: "ibili eta korrikaren aldaketa konplikatu bat da" edo "une batez airean gelditzea, lurra oinez ukitu gabe".
- Martxa: "gorputzaren oreka mekanismoaren nahasketa galdekizun bat da".
- Igoketa: "koordinazio neuromotrizetik burututako jarduera da".

MUGIMENDU OREKATZAILEAK
- Birak: "edozein errotazio lekualdaketarekin ala ez, gizaki gorputz batean zentrugunetzat eduki behar duela. Errotazio partziala edo totalaren bidez gorputz bakoitzaren ardatz printzipaletik pasatu edin behar dira mugimendu mota batzuk".

MUGIMENDU MANIPULATIBOAK
- Manipulazioak: "eskuek egin ahal duten gauzak dira, eta motrizitate garapena eta hobekuntza, umearen ikus pertzepzioaren araberakoa da".
- Jaurtiketak: "esku batekin edo biekin espezialitatera botatako objektu bat, hemen sortarazten diren mugimendu guztiak bezalaxe".
- Harrerak: "harreraren patroia, botatako objektu baten inpultsoa edo indarra gelditzea da, eskuak eta besoak erabiliz".