Materialak haurra probokatu, zirikatu, mugitu arazi, eragin behar du, jarduera bultzatuz. Helburu hori bete ahal izateko itxura berritzaileak eta kolore deigarriak egokiak izan ohi dira. dena den, haurraren irudimenak gabezi horiek gaindi ditzake. Aspaldian nahiko baztertuta badugu ere, haurraren sormenak edozein tresna jolaserako iturri bihur dezake.
Materialaren ezaugarriak:
- Haurra probokatzen du (Garapen organiko eta funtzionala ahalbidetzen da).
- Oztopoak sortzen ditu (Desplazatzeko gaitasuna egokitzen da. Koordinazioa eta oreka hobetzen da. Beldurra gainditzen da).
- Manipulagarria izan behar da (Koordinazio dinamikoa hobetu egiten du).
- Espazioa eraldatu (Espazioaren antolaketa hobetzen da).
- Hotsak sortzen ditu (Denboraren egituraketa hobetzen du).
- Irudimena suspertzen du (Adimen eta afektibo garapena bizkortzen du).
No hay comentarios:
Publicar un comentario