2007/05/21

"Irakaslearen eginkizuna, joera pedagogikoa"

Psikomotrizitatea lantzerakoan irakaslearen jarrera eta joera erabakiorra da (bai ikasleekiko eta errealitatearekiko ere). Irakaslearen jarrerak ondorengo eaugarriak izan beharko lituzke:
  • Harreman asimetrikoa: Haurraren jolasean sartzeko itxura egiten du, jolasa aurrera ateratzen laguntzeko, (baina ez da inplikatzen), kanpotik behatzen du.
  • Autokonszientzia: (Bere barne emozioen berri badu). Emozioen autokontrola behar dugu, epaitu gabe, besteen sentimenduak hobeto ulertu ahal izateko. Ezaugarri honek ondorengo beste zenbait ahalbidetzen ditu. Gaitasun honi esker agresibitate arazoak, gorputz kontaktuak, ustezko projekzioak gainditu daitezke, bai eta arauak bideratu inposaketarik gabe.
  • Legearen eredu: Zenbait arau finkatu behar dira: minik ez ematea, besteen lanak errespetatu... Giro onargarri eta diskulpabilizatzailea behar dugu gelan. Haurraren berezkotasun eta espontaneidadea ahalbidetzeko baldintza eta arauak minimoak izango dira. Beraiek pentsatzen dutena esateko askatasuna izango dute, zigorrik jasotzeko beldurrik gabe. Emandako mezuak laburrak izango dira, saio hasieran bereiziki. Portaera desegokiko haurrak maitasunez eta jarrera ulerkorrez jasoko ditugu; baina aldi berean mezu zuzenez eta tinkoz.
  • Segurtasun fisiko eta afektiboa: Haurrari konfiantza adierazi: hitzez, jarreraz, kokapenaz, proposamen egokiz eta urratsen sekuentzia errespetatuz. haurrarenganako amatasun giroa lortu behar dugu, baina aldi berean, autoritate egituratzailea, ezetz esaten dakiena. Entzuten eta ulertzen den dakienaren giro goxoa sortu behar dugu.
  • Enpatia: Bestearen lekuan kokatzen jakin behar dugu, bestea nola sentitzen den jakin ahal izateko. Haurraren bat-bateko jarduera ez dugu moztu behar, itxaroten jakin behar dugu. Haurraren mugimenduzko adierazpena behatuz berari buruzko informazioa jasotzeko gai izan behar gara (gorputzaz mintzatzen da, bere emozioak adieraziz). Ahots doinuak, keinuak, aurpegiko adierazpenen mezuak jaso behar ditugu. Haurrak bere aniztasunean, diren bezala onartu behar ditugu; bere portaera bere historia pertsonalaren emaitza eta ondorioa da.
  • Disponibilitatea (prestotasuna): Adimen, afektibo eta gorputz arloko ezaugarrien bidez (doinu, keinu, begirada) haurra ondo senti dadila lor dezakegu (errespetua eta onartua ikus dezala bere burua). Helduaren gorputza baliabide esanguratsua izango da haurraren bilakaera prozesuan.
  • Lan giro irekia: Haurrari bururatutako aukera desberdinak onartuko dira, heziketarako eta beren garapenarako lagungarritzat jotzen diren neurrian. Haurrak bere kezka, zalantza, beldurrak jasotzen direla somatu behar du.
Godall irakasleak (1999) psikomotrizitateko arduradunaren eginkizunak honela laburbiltzen ditu: espazio eta harremanen egitura konplexua antolatu (esperientzia bultza dezaten, ikasleen eskaerak eta familien ekarpenak ere kontuan hartuz), esperientzien garapenari lagunduz, abaguneak eta aukerak eskaintzen dituen sistema sortuz.

No hay comentarios: