2007/05/17

Hazkundearen adinak

Bi haurrek adin bera izan arren, maiz gertatu ohi da garapen eta heldutasun maila desberdina dutela. Desoreka hau argitzeko asmoz bi adin mota bereistu ohi dira: adin kronologikoa eta adin biologikoa.
  • Adin kronologikoak: denboraren kontzeptuari heltzen dio, jaiotze dataz geroztik zenbat denbora igaro den. Zenbat denbora bizi izan duen.
  • Adin biologikoak: pertsona horren organu, sistema eta funtzioek zer-nolako garapen eta heldutasun maila duten adierazten du.
Lagun bat, garapen prozesuan zein une edo mailan aurkitzen den zehaztu ahal izateko hainbat adierazle erabili ohi dira. Irizpide horien arabera, hazkundea adierazteko edo neurtzeko ondorengo sailkapenak sortzen zaizkigu.

Adin dentala(hortz-adina):
Pertsonaren hortzak zein egoeratan dauden kontuan hartzen du, hau da, esneko hortzen agertze unea, hauen erorketa, behin betikoen sorrera. Hortz-adina eta hezur-adinaren artean harreman oso estua dago.
Adin sexuala(sexu-adina):
Ezaugarri sexualen agerpenean oinarritzen da. Hauen adierazpenen arabera pertsona zein garapen fasetan dagoen finkatzen da. adierazle horien artean: ahotsaren aldaketa, ile pubikoen agerpena,... Pubertaroa arte ezin daiteke erabili sailkapen hau, beraz, sexu hormona hauen eragina ordu arte nabarmentzen ez baita.
Adin somatikoa(gorputz-adina):
Haur kopuru izugarri bati jasotako datuekin zenbait taula eraiki izan dira. Horko baloreekin konparatuz, estatistikoki erdiko pertzentiletan kokatzen dela suposatuz burutzen da sailkapen mota hau.
Adin eskeletikoa:
Osifikazio prozesua amaren sabelean hasten da eta jaio ondorengo bi hamarkadetan zehar irauten du. Bilakaera gertaera jarrai honetan zein unetan aurkitzen garen zehaztu dezakegu. X izpi eta irradiazio teknikaz baliatuz hazkundea-guneak zein egoeratan dauden finkatu dezakegu (adin biologikoa).

No hay comentarios: