Hazkundea eta garapena baldintzatzen duten aldagaiak finkatzerakoan herentzia eta ingurunea aipatzen dira; ondorengoak izan daitezke:
Herentzia faktoreak: Jaiotzako unetik pertsona horrek izango dituen ezaugarriak markatuak gelditzen dira.
Herentzia faktoreak: Jaiotzako unetik pertsona horrek izango dituen ezaugarriak markatuak gelditzen dira.
- Faktore genetikoak: Lagun bakoitzak bere espezie, arraza eta sendiko ezaugarriak jasotzen ditu. Informazio hori kode genetikoan igortzen da.
- Sexu faktoreak: Hazkundea eta garapenari dagokionez, sexuaren arabera badira hainbat desberdintasun. Estadistikoki mutilak gehiago hazten dira, eta neskak goizago. Alde horiek pubertarotik aurrera nabarmentzen dira.
Inguruneari lotutako faktoreak: Pertsonaren kanpotik eragiten duten aldagai hauek hazkuntza suspertu, sustatu, dezakete; edota eragotzi, oztopatu.
- Jaio aurreko faktoreak: Haurdunaldian amarengan gauzatutako eraginak dira. Elikadura, botika, hainbat irradiazio, droga, egoera psikologiko gaixotasunak, adina eta odol inkonpatibilitatearekin lotutakoak aipa daitezke.
- Jaio ondorengo faktoreak: ezaugarri sozioekonomikoak; elikadura (dieta egoki batek hazkundea suspertuko du); ingurune fisikoa (altuerak, leku geografikoek, urtaroak, klimak,...); eritasunak (hazkundea garaian izandako gaixotasunek prozesua nabarmen baldintzatu dezakete); ezaugarri psikologikoak; jarduera fisikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario