2007/05/21

"Irakaslearen eginkizuna, joera pedagogikoa"

Psikomotrizitatea lantzerakoan irakaslearen jarrera eta joera erabakiorra da (bai ikasleekiko eta errealitatearekiko ere). Irakaslearen jarrerak ondorengo eaugarriak izan beharko lituzke:
  • Harreman asimetrikoa: Haurraren jolasean sartzeko itxura egiten du, jolasa aurrera ateratzen laguntzeko, (baina ez da inplikatzen), kanpotik behatzen du.
  • Autokonszientzia: (Bere barne emozioen berri badu). Emozioen autokontrola behar dugu, epaitu gabe, besteen sentimenduak hobeto ulertu ahal izateko. Ezaugarri honek ondorengo beste zenbait ahalbidetzen ditu. Gaitasun honi esker agresibitate arazoak, gorputz kontaktuak, ustezko projekzioak gainditu daitezke, bai eta arauak bideratu inposaketarik gabe.
  • Legearen eredu: Zenbait arau finkatu behar dira: minik ez ematea, besteen lanak errespetatu... Giro onargarri eta diskulpabilizatzailea behar dugu gelan. Haurraren berezkotasun eta espontaneidadea ahalbidetzeko baldintza eta arauak minimoak izango dira. Beraiek pentsatzen dutena esateko askatasuna izango dute, zigorrik jasotzeko beldurrik gabe. Emandako mezuak laburrak izango dira, saio hasieran bereiziki. Portaera desegokiko haurrak maitasunez eta jarrera ulerkorrez jasoko ditugu; baina aldi berean mezu zuzenez eta tinkoz.
  • Segurtasun fisiko eta afektiboa: Haurrari konfiantza adierazi: hitzez, jarreraz, kokapenaz, proposamen egokiz eta urratsen sekuentzia errespetatuz. haurrarenganako amatasun giroa lortu behar dugu, baina aldi berean, autoritate egituratzailea, ezetz esaten dakiena. Entzuten eta ulertzen den dakienaren giro goxoa sortu behar dugu.
  • Enpatia: Bestearen lekuan kokatzen jakin behar dugu, bestea nola sentitzen den jakin ahal izateko. Haurraren bat-bateko jarduera ez dugu moztu behar, itxaroten jakin behar dugu. Haurraren mugimenduzko adierazpena behatuz berari buruzko informazioa jasotzeko gai izan behar gara (gorputzaz mintzatzen da, bere emozioak adieraziz). Ahots doinuak, keinuak, aurpegiko adierazpenen mezuak jaso behar ditugu. Haurrak bere aniztasunean, diren bezala onartu behar ditugu; bere portaera bere historia pertsonalaren emaitza eta ondorioa da.
  • Disponibilitatea (prestotasuna): Adimen, afektibo eta gorputz arloko ezaugarrien bidez (doinu, keinu, begirada) haurra ondo senti dadila lor dezakegu (errespetua eta onartua ikus dezala bere burua). Helduaren gorputza baliabide esanguratsua izango da haurraren bilakaera prozesuan.
  • Lan giro irekia: Haurrari bururatutako aukera desberdinak onartuko dira, heziketarako eta beren garapenarako lagungarritzat jotzen diren neurrian. Haurrak bere kezka, zalantza, beldurrak jasotzen direla somatu behar du.
Godall irakasleak (1999) psikomotrizitateko arduradunaren eginkizunak honela laburbiltzen ditu: espazio eta harremanen egitura konplexua antolatu (esperientzia bultza dezaten, ikasleen eskaerak eta familien ekarpenak ere kontuan hartuz), esperientzien garapenari lagunduz, abaguneak eta aukerak eskaintzen dituen sistema sortuz.

2007/05/18

Materialaren garrantzia

Haurraren mugimendua eta psikomotrizitate ahalmenak garatzeko baliagarriak iza daitezkeen baliabide eta materialen zerrenda bukaezina izano litzateke. Garbi izan behar dugu tresna alternatibo eta ez konbentzionalen garrantzia: betetako botilak, kurpilak, zintak, erratza-makilak, garbigailuen danborrak, aulki zaharrak,...
Materialak haurra probokatu, zirikatu, mugitu arazi, eragin behar du, jarduera bultzatuz. Helburu hori bete ahal izateko itxura berritzaileak eta kolore deigarriak egokiak izan ohi dira. dena den, haurraren irudimenak gabezi horiek gaindi ditzake. Aspaldian nahiko baztertuta badugu ere, haurraren sormenak edozein tresna jolaserako iturri bihur dezake.

Materialaren ezaugarriak:
  • Haurra probokatzen du (Garapen organiko eta funtzionala ahalbidetzen da).
  • Oztopoak sortzen ditu (Desplazatzeko gaitasuna egokitzen da. Koordinazioa eta oreka hobetzen da. Beldurra gainditzen da).
  • Manipulagarria izan behar da (Koordinazio dinamikoa hobetu egiten du).
  • Espazioa eraldatu (Espazioaren antolaketa hobetzen da).
  • Hotsak sortzen ditu (Denboraren egituraketa hobetzen du).
  • Irudimena suspertzen du (Adimen eta afektibo garapena bizkortzen du).

2007/05/17

Hazkundearen adinak

Bi haurrek adin bera izan arren, maiz gertatu ohi da garapen eta heldutasun maila desberdina dutela. Desoreka hau argitzeko asmoz bi adin mota bereistu ohi dira: adin kronologikoa eta adin biologikoa.
  • Adin kronologikoak: denboraren kontzeptuari heltzen dio, jaiotze dataz geroztik zenbat denbora igaro den. Zenbat denbora bizi izan duen.
  • Adin biologikoak: pertsona horren organu, sistema eta funtzioek zer-nolako garapen eta heldutasun maila duten adierazten du.
Lagun bat, garapen prozesuan zein une edo mailan aurkitzen den zehaztu ahal izateko hainbat adierazle erabili ohi dira. Irizpide horien arabera, hazkundea adierazteko edo neurtzeko ondorengo sailkapenak sortzen zaizkigu.

Adin dentala(hortz-adina):
Pertsonaren hortzak zein egoeratan dauden kontuan hartzen du, hau da, esneko hortzen agertze unea, hauen erorketa, behin betikoen sorrera. Hortz-adina eta hezur-adinaren artean harreman oso estua dago.
Adin sexuala(sexu-adina):
Ezaugarri sexualen agerpenean oinarritzen da. Hauen adierazpenen arabera pertsona zein garapen fasetan dagoen finkatzen da. adierazle horien artean: ahotsaren aldaketa, ile pubikoen agerpena,... Pubertaroa arte ezin daiteke erabili sailkapen hau, beraz, sexu hormona hauen eragina ordu arte nabarmentzen ez baita.
Adin somatikoa(gorputz-adina):
Haur kopuru izugarri bati jasotako datuekin zenbait taula eraiki izan dira. Horko baloreekin konparatuz, estatistikoki erdiko pertzentiletan kokatzen dela suposatuz burutzen da sailkapen mota hau.
Adin eskeletikoa:
Osifikazio prozesua amaren sabelean hasten da eta jaio ondorengo bi hamarkadetan zehar irauten du. Bilakaera gertaera jarrai honetan zein unetan aurkitzen garen zehaztu dezakegu. X izpi eta irradiazio teknikaz baliatuz hazkundea-guneak zein egoeratan dauden finkatu dezakegu (adin biologikoa).

"ERAGINA DUTEN FAKTOREAK"


Hazkundea eta garapena baldintzatzen duten aldagaiak finkatzerakoan herentzia eta ingurunea aipatzen dira; ondorengoak izan daitezke:

Herentzia faktoreak: Jaiotzako unetik pertsona horrek izango dituen ezaugarriak markatuak gelditzen dira.
  • Faktore genetikoak: Lagun bakoitzak bere espezie, arraza eta sendiko ezaugarriak jasotzen ditu. Informazio hori kode genetikoan igortzen da.
  • Sexu faktoreak: Hazkundea eta garapenari dagokionez, sexuaren arabera badira hainbat desberdintasun. Estadistikoki mutilak gehiago hazten dira, eta neskak goizago. Alde horiek pubertarotik aurrera nabarmentzen dira.
Inguruneari lotutako faktoreak: Pertsonaren kanpotik eragiten duten aldagai hauek hazkuntza suspertu, sustatu, dezakete; edota eragotzi, oztopatu.
  • Jaio aurreko faktoreak: Haurdunaldian amarengan gauzatutako eraginak dira. Elikadura, botika, hainbat irradiazio, droga, egoera psikologiko gaixotasunak, adina eta odol inkonpatibilitatearekin lotutakoak aipa daitezke.
  • Jaio ondorengo faktoreak: ezaugarri sozioekonomikoak; elikadura (dieta egoki batek hazkundea suspertuko du); ingurune fisikoa (altuerak, leku geografikoek, urtaroak, klimak,...); eritasunak (hazkundea garaian izandako gaixotasunek prozesua nabarmen baldintzatu dezakete); ezaugarri psikologikoak; jarduera fisikoa.

HAZKUNDEA ETA GARAPENA

Haurtzaro eta gaztaroan gertatzen diren prozesu aipagarrienen artean hazkundea nabarmendu beharko litzateke. Gorputzak hainbat itxuraldaketa eta eraldaketa ezagutzen ditu, neurgarriak diren aldaketa fisiko eta biologiko ugari, pisua eta altuera besteak beste.
Hazkundea prozesuan antzaldaketa fisikoak kanpotik somatu daitezke, dena den hauek prozesu osoaren azpimultzo bat besterik ez dira.

Hazkundea eta garapena oso lotuta badaude ere, kontzeptu desberdinak dira:
  • Hazkundeaz ari garenean, organu desberdinen neurrien handitzeari egiten diogu erreferentzia, kanpotik erraz neur eta pertzibitu daiteke.
  • Garapenak, prozesu horren kalitatea baloratzen du, heldutasun maila. Hezurren esate baterako.
Batak, fenomenoa ikuspegi kuantitatibotik aztertzen du; besteak, ikuspegi kualitatibotik.

"Mugimendu erreflexutik borondatezko mugimendura"

Haurrak, jaiotzaz, baditu berezkoak dituen hainbat mugimenduko erantzun: erreflexuak (ez ikasiak), zurrupatzea, esate baterako.
Piskanaka, ordea, nerbio sistemaren garapena heltzen doan heinean mugimendu berriak agertzen hasiko dira. Desplazatzeko eta tresnak manipulatzeko oinarrizko trebetasunak garatuz joango da, adinarekin batera nolabaiteko bilakaera somatuko delarik. Heziketaren eraginez mugimendu hauek hobetu eta berriak berenganatu daitezke.

Haurra, lehendik barneratuak zituen mugimenduetan oinarrituz ikasten ditu mugitzeko eredu berriak. Haurrak menderatzen du oinarrizko mugimendu multzo bat, esperimentazioaren bidez, gero eta eginkizun konplexuagoak gauzatzeko gai da.

2007/03/31

OINARRIZKO TREBETASUN MOTRIZAK

MUGIMENDU LOKOMOTOREAK
- Korrika: "ohizko abiaduran baino azkarrago ibiltzearen egintza da".
- Jauziak: "ibili eta korrikaren aldaketa konplikatu bat da" edo "une batez airean gelditzea, lurra oinez ukitu gabe".
- Martxa: "gorputzaren oreka mekanismoaren nahasketa galdekizun bat da".
- Igoketa: "koordinazio neuromotrizetik burututako jarduera da".

MUGIMENDU OREKATZAILEAK
- Birak: "edozein errotazio lekualdaketarekin ala ez, gizaki gorputz batean zentrugunetzat eduki behar duela. Errotazio partziala edo totalaren bidez gorputz bakoitzaren ardatz printzipaletik pasatu edin behar dira mugimendu mota batzuk".

MUGIMENDU MANIPULATIBOAK
- Manipulazioak: "eskuek egin ahal duten gauzak dira, eta motrizitate garapena eta hobekuntza, umearen ikus pertzepzioaren araberakoa da".
- Jaurtiketak: "esku batekin edo biekin espezialitatera botatako objektu bat, hemen sortarazten diren mugimendu guztiak bezalaxe".
- Harrerak: "harreraren patroia, botatako objektu baten inpultsoa edo indarra gelditzea da, eskuak eta besoak erabiliz".

2007/03/30

"GIZA GORPUTZA: MAKINA BIKAINA"

Egunero medikuek giza gorputza ikertzen dute. Ume bat jaiotzean produktu kimikoen osotasuna da (ura, azukrea, koipea,...). 10 urterekin bere bihotza 368.000.000 taupadak egin ditu, bere begiak 1.000.000 kolore baino gehiago bereiztuko ditu,...

Burmuina gorputzaren atalik misteriotsuena da, gu konturatu gabe denetaz arduratzen baita. Ere gorputzaren zatirik beroena da, jaten eta edaten dugunaren bostgarren partea kontsumitzen du; esan dezakegu burmuina mugimendu guztiak kontrolatzen dituela. Zelulak berregiten dira, baina neuronak, berriz, ez; 500.000 neurona galtzen ditugu egunero.

Gure itxura, gure pentsatzeko era, gure bizitzeko modua,... orain dela milaka urte erabaki zen. Ur beroan bizi diren bakteriak bizirik iraun dute orain dela milioi urtetik; baina beste bakteria batzuk bizitzeko era, lurra, etabar aldatzen zen heinean aldatu egin ziren. Gorputza moldatu egin zen zailtasun berriak gainditzeko: arrainei hankak atera zitzaizkien eta narrastietan bihurtu ziren, narrasti batzuei lumak atera zitzaien eta hegazti bihurtu ziren,... eta horrela gutara ailegatu arte; gu bakarrik gara eboluzioaren kima bat.

Tinpanoarenren beste aldean gorputzaren hezurrik txikienak daude, hezur hauek hazten ez diren bakarrak dira.

Enbrioia oso txikia denean gure antzineko forma edo itxura hartzen du, hau da, gu eboluzionatu garen animalien forma. Timpanoaren hezur txiki horiek, arrain batean brankien euskarria da, beste funtzio desberdin baterako garatu egiten dira. Giza gorputzean, guztia gure antzinekoek zutenetik moldatua izan da, esan dezakegu iraganaren birziklapena garela.

Gure gorputzaren ata guztiak iraganaren ionatza dauka. Aldaketaz ez gara konturatzen denbora askotan zehar gertatzen direlako; hobeto ulertzeko, historiaurrean giza gorputzan gertatu diren aldaketa guztiak eginak zeuden.

Jaiotzen garen momentutik moldatzen ari gara bizitzaren eskakizukei egokitzeko. Baina aldaketen artean, garrantzitsuena sentipenak dira; giza gorputza ez da bakarrik makina bat, baita pertsona bat ere da.

Lehenengo pausuak

XX.mendean, erditzean 20 haurretatik bat hiltzen zen. Gaur egun, berriz, oso gutxi hil egiten dira. Umeek duten adrenalina jaiotzen diren momentuan, infartu bat pairatzen ari duen pertsona heldu batena baino handiagoa da; adrenalinak haurra arnasten hastea egiten du.

Haurrak koipe berezi bat du sorbaldan eta bularran bananduta, eta koipe honek beroa emango dio behar duenean.

Umearen burezurra jaiotzean ez dago guztiz eratuta, pixkanaka-pixkanaka gogortzen joango da. Jaiotzetik aste batzuetara, umea erreflexu sorta bat izango da, eskuekin edozertara hartuko da eta edozer ikutuko du. Erreflexua eskuzabalean edozein igurzpen bat eginez aktibatuko da. Baita oinetako hatzamarrekin ere saiatzen dira edozer hartzen, arbasoak bezalaxe, oinekin eusten zirela. Beste erreflexu batek laguntzen du umea janaria aurkitzen, elikadur-erreflexua: zerbait umearen masaila ikutzerakoan bera aurpegia biratuko du janaria aurkitu nahian. Dementzia pairatzen duten pertsonek haien gorputzaren kontrola galdu ahal dute eta erreflexuak berreskuratu.

Umearen hortzei buruz hitz egitean, informazio interesgarria da hortzak umearen oinean izkutatutak egon direla jaio aurretik. Sei hilabetekin bere nahiak eginkizunetan bihurtzen ditu, gai da gauzak hartzeko, bere burua hazi egin da.

Giza-gorputzaren mugimendua konplikatua da. Ume baten abiadura katuka doanean 2 kilometro ordukoa da eta egunean 200 metro egiten ditu gutxi gora-behera. Estabilitatea eta abiadura konbinatzen duen katuka ibiltzeko era diagonala mota ezagunena da. 11 hilabetekin ibiltzen hasteko prestatuta daude, indar nahikoa dute zutik ipintzeko. Ekilibrioaren organoa belarrian dago, honek buruaren posizioa adierazten dio zutik dagoenean.

Txikiak garenean falta zaigun gauza bakarra esprezatzeko hitzak dira, hau umea ikasiko duen gauzarik garrantzitsuena izango da. Hizkuntza era erraz batean hasten da. Bi urte eta erdirekin ume batek egun batean 10 hitz berri ikas ditzake. Hizkuntza ikasi ezik, baita haien burua ezagutzen ere ikasten dute; 14 hilabetekin ez dute bere burua ezagutzen, ez daukate autokontzientziarik.

Hizkuntza eta kontzientzia garunean bere lekua dute, baina zerbait falta da: besteekin erlazionatzeko gaitasuna.

2007/03/28

Haurraren mugimendu beharra

Haurrak mugitzeko beharra du, bai eta ahalmena ere. Ondorioz, hezkuntza sistemaren helburu nagusien artean haurraren beharrak asetzea eta bere gaitasunak garatzea aipatzen direnez, baiezta daiteke Heziketa Fisikoa arloak garrantzi handia izango duela eskolako curriculumean.

Haur bat hurbiletik ezagutzen duen edonork ulertuko du haurrak mugimendua berezkoa duela, ez dela kanpotik irakatsi edo sortu beharreko joera. Mugimendu horren beharra justifikatzeko garaian hainbat adibide jarri izan dira: beste abere jaioberriko aldea, haurren garuneko jarduera, esploraketarako zaletasuna,...

Haurrak mugitzeko ahalmena du eta gaitasun hau eboluzionatuz doa. Haurrak lortutako heldutasun mailak eta mugimendu arloan izandako esperientziek baldintzatuko dute bere hazkundea eta bilakaera.

GARAPEN PSIKOMOTOREA

KONTZEPTUA

Psikomotrizitatea heziketa metodologi edo teknika zehatz bat baino zerbait gehiago da, heziketaren filosofia bat da, bizitza ulertzeko eta jokatzeko era berezi bat. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen duen, errazten duen eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da psikomotrizitatea.

Filosofi honen helburuen artean ondorengoak nabarmen daitezke:

- Norberaren ezagutza eta onarpena.

- Bere portaera (jokabidea) egokitzea.

- Norberaren autonomia garatuz bizitza sozialean ardurak eskuratzeko gaitasunak hobetzea.


Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura estua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; osotasunezko ikuspegi horretatik, bere borondatez, konszienteki gauzatutako erantzun motore horretan, ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu.

Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputzaren bidez mintzaira (lengoaia) adierazteko duen aukera bat da, komunikatzeko baliabide bat. Hala erabakita, keinuen bidez, mezuak islada dezakegu. Eskola honetako partaideentzat gorputzeko betebehar neuromotrizak eta psikikoak erabat elkarlotuta daude, azken finean gauza bera dira. Ikuspegi honek haurraren hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatuko du.

2007/03/07

idazten ikasten "nire txakurra"


Goazen idaztera post txiki bat jolasteko gure ikasblogarekin.
Lehenengo gauza da hiperloturak egitea.

Hemen erakusten dizuet nire txakurtxo txikitxoa, polita ezta?
Shar pei bat da, arraza txinatarra, 6 hilabete eta piku dauzka nahiz eta argazkia 3 hilabetekin atera. Bere izena Eki da, eguzki hitzatik eratorritakoa.

Eta honekin bukatzen dut ikasteko egin dudan postarekin, espero dut gustatzea nahiz eta froga egiteko izan.

2007/03/06

ZERTAZ HITZ EGINGO DUGU?

Blog hau eratu egin dut umeei buruzko informazioa emateko. Gauza interesgarriak, anekdotak, materialak, jolasak, lan egiteko metodoak,... eta abarreko informazioa publikatu egingo dut zuen ezagutzei datu gehiago gehitzeko asmoz.
Espero dut zuen gustokoa izatea eta zerbaitetarako balio izatea. Nahi baduzue parte hartu dezakezue zuen iritziak eta iruzkinak blogean utziz.
Mila esker guztioi eta ongi etorri HAURREN MUNDURA!!!

AuRkEzPeNa


Kaixo, nire izena Sonia Martin da eta 20 urte ditut. Arangoitiko unibertsitatean ikasten dut haur hezkuntzako 3.maila.

Betidanik gustatu zaizkit umeak eta haiekin lan egitea. Etorkizun ez oso urrun batean gustatuko litzaidake eskola bateko partaidea izatea eta haurren garapen kognitiboan pertsona garrantzitsu bat izatea.

Horretarako jolasen bidez irakatsiko nuke, edo ikasketa aktibo batekin. Ez nago batere ados irakaskuntza tradizionalarekin, nire ustez badaude metodo hobeagoak eta eraginkorragoak. Umeei ez zaie inposatu behar, motibatu egin behar zaie; horretarako jarduera interesgarriak eta berriak landu behar dira, haiek interesa ez galtzeko.

2007/02/28

Ongi etorri!

Umeen mundu liluragarrian sartzeko prest?